Araudia


1. Antolakuntza
La Nova Fita, Espoteko Udalarekin bat eginik, da NIXTRAIL aren antolaketaren arduran nagusia. Ekimen honek bi bide- trazadura izango ditu, lasterketari izen ematen dion NIXTRAIL eta TIROTRAIL. Biak elur gaineko mendi lasterketak dira, bigarren hau sarbide mailakoa. 2012ko apirilak 1ean izango dira Espoteko udalerrian (Pallars Sobirà, Lleida) eta bere inguruan kokatuta dauden Aiguestorteseko Parke Nazionalean eta Estany de Sant Mauricin.   

2. Ibilbideak
NIXTRAIL frogak 34 Km inguruko luzera izango du eta 1.800 metrotik gorako desnibel metatu positiboa.
TIROTRAIL frogak aldiz, 10,8 Km inguruko ibilbidea izango du eta 405 metrotako desnibel metatu positiboa.

3. Seinaleztapenak eta kontrolak.
Ibilbidea bandera eta plastikozko zintaz markatua egongo da eta ezarritako kontroletatik igarotzea derrigorrezkoa izango da. Kontrol batzuetan erreferentzia kilometrikoak kokatuko dira. SportIdent kontrol elektronikoaren bitartez partaideek kontrol puntuetatik igaro izana egiaztatu beharko dute.

4. Kategoriak
18 urtetik gorako edonork edo gurasoen baimena duen adin txikikoak parte hartu dezake, izen emate ordenaren arabera ondorengo mailatan sailkaturik (froga egunean betetako adinaren arabera):
NIXTRAIL
Absolutua (Gizonezkoa eta Emakumezkoa)
Gizonezko Helduak A eta Emakumezko Helduak A – 40 eta 49 urte bitartekoak.
Gizonezko Helduak B eta Emakumezko Helduak B – 50 urtetik gorakoak.
TIROTRAIL
Junior – 21 urte arte.
Absolutua (Gizonezkoa eta Emakumezkoa)
Gizonezko Helduak A eta Emakumezko Helduak A – 40 eta 49 urte bitartekoak.
Gizonezko Helduak B eta Emakumezko Helduak B – 50 urtetik gorakoak.

5. Izen- ematea eta prezioa
Abenduren 1etik aurrera internet bidez nixtrail.blogspot.com en (izen emate atalean begiratu).
Izen ematearen zenbatekoa  25 € takoa federatuentzat eta 30 € takoa federazio fitxa ez dutenentzat.
EPEZ KANPOKO IZEN EMATEAK: 35€, dortsalik geratzen den artean.
Izen ematearen barne dagoena: frogan parte hartzeko eskubidea, erantzukizun zibil eta istripu asegurua, babesleen oparia, hornidura, arropazaindegia, dutxak eta opari zozketa.
Dortsal jasotzea pertsonalizatua izango da. Izen emanda dagoen korrikalaria den beste inork ezin izango du dortsala jaso, nahiz eta honen baimena eduki.
FEDERATUAK: BAIMEN FEDERATIBOA AURKEZTEA EZINBESTEAKO IZANGO DA.
Izen emandakoak parte hartzerik ez badu, arrazoia dena delakoa izanda ere, EZ DA IZEN EMATE DIRURIK ITZULIKO.

6. Ordutegi mugak.
Aurki kontrol desberdinetako ebaketa denborak argitaratuko dira. Denbora eskuzabalak izango dira, kontrol gunetik garaiz pasa ez diren partaideen erretreta bermatzeko, epe horretatik kanpo ez antolakuntzak , ez asistentzia zerbitzuek ezin izango baitute hauen segurtasuna ziurtatu. Aldi berean “Erratz Lasterkariek” edo kontrol bakoitzeko arduradunak partaide bat erretiratzeko ahalmena izango dute korrikalariaren lasterketa denbora luzeegia bada edo honen egoerak hau egitea eskatzen badu. Erretiratutako korrikalari orok gertueneko kontrol gunean  lasterketa utzi duela abisatu beharko du.

7. Hornidurak eta kontrolak
Lasterketan zehar kontrol guneak eta, bai likido eta, bai solido hornidura guneak egongo dira, helmugakoaz gain (Ibilbide atala ikusi nixtrail.blogspot.com en).

8. Derrigorrezko materiala
Partaide guztiek ondorengo materiala eramaten derrigortuak daude lasterketa guztian zehar; haize-babes txaketa, basoa, eskularruak eta txapela edo Buff bat. Lasterketaren ibilbidean  izen emandako korrikalariek derrigorrezko material hau daramaten ziurtatzeko sorpresa- kontrolak egongo dira. Material hau falta ezkero isuna jasoko dute eta baldintzek hala badiote, lasterketatik erretiratua izango da korrikalaria.

9. Sariak
Absolutuen mailako irabazleentzat trofeoa eta beste hainbat opari. Beste maila guztietako lehen hiru sailkatuei trofeo bana, bai gizonezko bai emakumezko kategoriatan. Antolakuntzak lortu ditzakeen hainbat opariren zozketa ere izango da.

10. Aurreko Araudia aldatua izan daiteke Antolakuntzak horrela behar izan ezkero. Aldakuntza hauek behar bezala jakinaraziko zaizkie partaideei. Izen emateak Araudi honen onarpena dakar. Antolakuntzak emandako arauak jarraitzen ez dituena, aurreko araudia betetzen ez duena, ibilbidea osatzen ez duena, ingurua hondatu edo zikintzen duena edo dortsala bistan ez darama frogatik kanporatua izango da.

11. Antolakuntzak beharrezkoak diren aldaketak egiteko eskubidea erreserbatzen du baldintzatzaileen arabera, eta baita lasterketa bertan behera uztea aurkako baldintza meteorologiko edo Antolatzaileen eskuz kanpo dagoen baldintzengatik.

12. Partaideak zauritutakoak laguntzen derrigortuak daude eta zirkulazio arauak jarraitzen bide gurutzetan. Ingurumenarekiko begirunea ere derrigorrezkoa da.

13. Antolakuntzak erantzukizun oro deklinatzen du istripu, arduragabekeria edo partaideak jaso edo egin ditzaken kalteetan, Antolakuntza erantzukizun oroz libratuz.

14. Araudi honetan agertzen ez diren puntuetan, lasterketa Espainiako Mendi eta Eskalada Federakuntzako (FEDME) araudietan oinarrituko da.
Izen emate soilak aurreko Araudiarekiko adostasuna erakusten du. 


15. Gure proba izan da aldizkaria Corricolari aukeratutako bere 25 urteurrenaospatzeko. Guztiak entrega digitalarekin Proba parte-hartzaileek, eta urtebete, berehileroko argitalpenen doan giveaways horregatik.
Beraz, eta 5 artikulua Datu pertsonalak, 15/1999 Legearen 13 de diciembre deBabeserako Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, jakinarazten dugu gure testizena emateko zehaztutako datuak kanpoko komunikazioa emango zaio (editor Corricolari) duzula bidaliko ditu aldizkari digital bat urte batez. Ez baduzu jaso nahiargitalpen hau bidali e-mail to baja@corricolari.es